KOTXE ZOZKETAREN AURKEZPENA

2013/11/29

Ostiralean, azaroak 29, kotxe zozketaren aurkezpena egin genuen komunikabideen aurrean.
Denbora luzez elkarlanean ibili ondoren, Baztan, Bera, Lesaka eta Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak batera kanpaina bat martxan jarri dugu: KOTXE BATEN ZOZKETA. Proiektu berri honen helburua alde batetik, gure elkarteak eta gure zonaldea promozionatzea da eta bestetik, etorkizun batean proiektu amankomunak egin ahal izateko dirua eskuratzea.
Zozketatzen den kotxea "Dacia Sandero" bat da.
Guztira 12000 boleto jarriko ditugu salgai Baztan, Bera, Lesaka eta Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteetako saltokietan. Boletoa 3 eurotan salduko dugu.
Zozketa 2014ko urtarrilaren 31an burutuko da. Otsailak 28rako, ez bada sariduna azaltzen, zozketa berriz burutuko da martxoak 7an, baldintza berberak mantenduz.
Zenbaki sariduna, komunikabideetan, bazkide diren saltoki guztietan eta ondoko web-orritan argitaratuko da: www.doneztebarrak.com eta www.bertanbaztan.com.

http://www.diariovasco.com/v/20131201/bidasoa/comerciantes-sortean-vehiculo-20131201.html

http://www.ttipi.net/berriak/auto-bat-zozketatuko-dute-baztan-bidasoaldeko-komertzio-eta-zerbitzuen-elkarteek

KOTXE ZOZKETAREN AURKEZPENA
KOTXE ZOZKETA KARTELA

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.