NON DAGO SAN PEDRO? LEHIAKETA

2013/07/02

Carmen Murok irabazi du DONEZTEBARRAK Merkatari Elkarteak bestetako antolatutako lehiaketa eta hemengo produktuez osatutako saski eder bat eraman du. Lehiaketan parte hartzen zuten 18 saltokitik, San Pedroren irudia zeintzutan zegoen asmatu beharra zegoen. Behin zerrenda guztia edukita, 5 San Pedro bilatu behar ziren, Eliz-atarian horretarako jarria zegoen buzoian sartu beharra zen papera. Aste bateko epea eduki eta gero, zozketa atzo ilunabarrean egin zen Santa Luzia plazan, bestetako azkeneko egunean.

Lehiaketak arrakasta izan du eta partehartze haundia izan du.

Zorionak Carmen Muro irabazleari eta eskerrak eman lehiaketa honetan parte hartu duzuen guztioi!

Lehiaketako kartela
Zozketa
Carmen Muro, lehiaketako irabazlea

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.