ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

2013-01-09

DONEZTEBARRAK Mekatari Elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketako saridunak zeintzuk diren badakizkigu. Guztira, 18 saltoki aurkeztu ziren lehiaketara.

Lehenengo saria FLORISTERÍA BELEN LORADENDAk irabazi du. Bigarrena KUKUKA HAUR ARROPA DENDAk eta hirugarrena, berriz, FARMAZIA MENDIAk. Erabaki hau, epaimahai batek hartu zuen. Bertan, ERREKA,K.E.ko, MENDI ABESBATZAko eta APYMAko ordezkari bana egon ziren erakusleihoak epaitzen.

Honetaz gain, publikoari aukera eman zitzaion botoa eman zezan. Horretarako, eliz-atarian buzoi bat jarri genuen bertan jendeak bere botoa sar zezan. Boto gehien jaso duen erakusleihoa eta hortaz, publikoaren saria GURE KAFETEGIAk irabazi du.

Botoa eman zutenen artean, Eguberritako saski bat zozketatu genuen. Irabazlea Iraia Lopez izan da eta tonbola egunean bertan jaso zuen saskia.

Zorioank saridunei!!

ERAKUSLEIHO LEHIAKETA
LEHENENGO SARIA: FLORISTERÍA BELEN LORADENDA
BIGARREN SARIA: KUKUKA HAUR ARROPA DENDA
HIRUGARREN SARIA: FARMACIA MENDIA
PUBLIKOAREN SARIA: GURE KAFETEGIA

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.